Urtarrilaren 25an eman diogu hasiera hobekuntza lan taldea deritzon mintegiari. Egun horretan hasi gara eta aurtengo ikasturteko saio batzuk erabiliko ditugu Normalkuntza Teknikarien profil profesionala hobetzeko.

Lehenengo saioan edukiak eztabaidatu eta erabakiak hartu ditugu. Bilera honetan sortu diren lan-material eta dokumentazio berri osoa MINTEGIKO AKTAK deritzon orrian zintzilikatu ditugu.
Hurrengo saioetarako bildu ditugun hobekuntza proposamenak honako hauek dira: Hobekuntza proposamenak
Lehen saioan hartutako erabaki bat izan da elkarren arteko esperientzia trukeari ekitea hurrengo saioan, orain dela lau urte egin genuen bezalaxe. Orduko materiala lagungarri izan genezake. Izan ere 2007-2008 ikasturtean lehen hezkuntza eta Bigarren hezkuntzako taldeetan banatuta txosten argigarriak osatu genituen. Hona hemen bi taldeetan sortutakoak: LHko 0708ko esperientzi trukea eta BH esperientzi-trukea
Otsailaren 22ko bilerarako esperientziak biltzeko erabili genitzakeen txantiloiak honako hauek dira:
TRUKERAKO txantiloia edo beste hau txantiloia , adibide modura hona hemen beteta: txantiloia beteta
Otsailaren 22ko saioan, teoriaren lanketarako 323/2003 dekretuaren lanketarekin hastea ere erabaki dugu, hauxe baita Ulibarri Programa arautzen duen Dekretua.
Prozesua bukatzen denean eta materialen azken bertsioa sortzen dugunean, mezu honetan txertatuko dugu.
Taldekideak prozesuen balorazioa egiteko inkesta bete.