GERN aleman irakasleen elkartea eta Goethe-Institut TANDEM Fundazioaren laguntzaz, azaroaren 22an, Donostian izen honekin antolatu zuen jardunaldia. Bertan alemana euskaldunei erakustean zer nolako aldagaiak kontuan hartu daitezkeen aipatu zituzten aditu ugarik.
Sina Braun irakasle eta ikertzaileak EAEko inguru soziolinguistiko anitzetan egindako ikerketaren emaitzak plazaratu zituen. Bertan ikus zitekeen etxetik euskaldunak eta etxetik erdaldunak, baina denek D ereduan matrikulatuta dauden ikasleek, zein bide erabiltzen duten alemana ikastean (ulertzean, galderak egitean, oharrak hartzean,…).
Dagmar Reuter irakasleak eta Deutsch alemanentzat liburuaren egile nagusiak, liburuaren hainbat ataletan egindako aportazioak azpimarratu zituen, eta bereziki interesgarria euskal eta alemaniar kulturen arteko antzekotasunak eta ezberdinatasunak ezagutzeko eta gozatzeko erabili daitezkeen estrategiak azaldu zituen.
Arratzaldez, Jürgen Wolff irakasle, idazle eta jardunaldiaren antolatzaileak, alemanaren gramatikaren atal ezberdinen azalpenak nola parekatu daitezkeen euskarazko egiturekin landu zuen.
Eskertzekoa da irakasle eta ikertzaile hauek egiten ari diren lana eta erakusten duten sentsibilitatea ikasle euskaldunekiko.



