Gela-argazki diagnosi tresnaren inguruko lanei ere gaur eman diegu bukaera. Alde batetik blogean hainbat dokumentu jada zintzilikatuta daude, eta interesa duenak horiek kopiatu beharko lituzke. Datozen egunotan, arazo teknikoak konpontzen direnean Ninfa Zaratamokoak eta orain dela urte batzuk egindako lanen azalpenak ere zintzilikatzeko gelditu gara,
Arratiako lehen hezkuntzako ikastetxe guztietako 6.mailako ikasleei pasatu zaie gela-argazkiko galdetegia, eta Arratia Institutuan DBHko 2. mailan edo 3. mailan daudenean berriz pasatuko diegu. Horrela bide-erdian gertatutakoa aztertze4ko aukera izango dugu.
Halako epe ertaineko jarraipena ez da posible beste eskualdeetan, ikasleek ikastetxez aldatzen dutelako eta ikasleen jarraipena egitea askoz ere zailagoa delako. Taldeko besteei proposatu zaie ikastetxe barnean epe ertaineko jarraipena egitea, baina beti ere horretarako interbentzio plan sistematiko bat antolatzen bada epealdi osorako.
