Mikel Laboari

Xabier Bengoetxeak, gaur mezu hau bidali dit:

  

 

Gaurkoa ez da euria,

Zerua da Mikelengatik negar malkoz  ari dena.

Erruz,

gainezka,

hustu ezinik.

 

Lurra hoztu da,

izoztua,

geldirik dago,

bideak itxita,

harri eta zur baita geratu

minez,

saminez.

 

Zuriz estali da,

bihotz gardenaren irudiko.

Laino beltzen artetik,

emeki,

herabeti,

Mikelen urdina, zelatari, irribarretsu

suma daiteke.

 

Bitartean,

bere Xoriak

abesten  entzuten ari naiz:

 

“ Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
….
Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,

kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian. “

Una Respuesta a Mikel Laboari

  1. ninfazaratamo

    Oso bideo unkigarria.Eskerrik asko Xabier.Ninfa,Zaratamo

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s