Archivo de la categoría: Baliabideak

Normalkuntzarako mapa

Galdakaoko Andra mari Institutuko teknikariak, ikastetxeko batzordekideei, klaustrokideei eta teknikari berriei azaltzeko irudikatu duen normalkuntzako errepide mapa konpartitzen du beste guztiokin.

ERREPIDE MAPA

Zeanuri LHko Normalkuntza proiektuaren hasiera

Gaur, Zeanuri LHko arduradun teknikoa den Jabi Lamadrid-ek, bere ikastetxean Normalkuntza proiektua eta ikastetxeko beste proiektu eta ekimenen arteko uztardurak zelan bilatu azaldu digu, jarraian agertzen den dokumentuaren laguntzaz.

Entzuleek ikastetxe honetan normalkuntza proiektuaren gauzatze prozesuan,  sozializazioa zelan burutu den, horri esker ilusioa zelan berpiztu den klaustroko kideen artean eta ikastetxeko ekimen guztien arteko loturak zelan aurkitu diren azpimarratu dute.

ETXEBARRI eta ELEXALDE Institutuetako esperientziak

Gaurko mintegi saioan eskualdeko bi ikastetxeetan aurten garatutako esperientzien azalpenak entzun ditugu.

  • Lehen zatian Etxebarri Institutuak, herriko udaletxea eta ANTZERKHIZKUNTZAren  elkarlanaren bidez garatutako esperientzia azaldu digute.

2012-2013 IRALE deialdia martxoaren 12tik 23ra

Aurtengo IRALE deialdia  hemendik denbora gutxira irekiko da. Martxoaren 12 eta 23 bitartean  zabalik izango da  eta ordurako informazio-txostena eta matrikula on line egiteko aukera Hezkuntzako orrian aurkituko dugu, hain zuzen ere helbide honetan.

Aurreko ikasturteetan bezala, Ikastordu barnekoak (liberaziodunak) eta klaustroan ikastorduz kanpokoak egiteko aukerak izango ditugu. Hona hemen guztien laburpena: Ikastaroak .Ikastorduz barnekoen artean azken bi urteotan aldaketa txiki eta interesgarriak gauzatu direnez, banan banako azalpenak egin dituzte IRALEko irakasleak:

R 300. Irakasgaitasuna eta hizkuntza-gaitasuna sendotzeko ikastaroa.  Irailatik abendu artekoa.

R400 ikastaroa.  Arloetako gaiak euskaraz (7 aste)

R500 ikastaroa. Ahozkotasuna (5 aste)

R600.  Euskal Kultura (7 aste bigarren hiruhilekoan)

R700 ikastaroa. Hizkuntzen irakaskuntza (5 aste)

Ikastorduz kanpokoen artean, hau da klaustroko taldean egin daitezkeen artean aukera handia dago. Dena den, horrelako ikastaro bat ikastetxean antolatu ahal izateko baldintza nagusiak bi dira: bata,  10 irakaslek osatutako taldeak gai berbera aukeratzea (eta hamarrek orain betetzea eskaera) eta, bestea,  ikastaroak gutxienez 10 orduko iraupena izatea (deialdi honek ez ditu aurreikusten 10 ordu baino gutxiagoko prestakuntza saioak).  

Xabier Amuriza Arratia Institutuan

Gaur, 2012ko otsailaren 28an, Xabier Amuriza maisuak hitzaldia eman digu Igorreko Arratia Institutuan.

Euskal Idazleen Elkarteari esker etorri zaigu idazle eta  bertsolari handia Errose Bustintza Mañarikuaren ipuinen aurkezpena egitera.

Gozatu dugu  klasikoaren azalpenarekin, baina ez dugu gutxiago disfrutatu Amurizak berak asmatutako ipuinekin. Izan ere, kontalari itzela da idazlea eta gainera geure aldaerara egokitu du bere diskurtsoa.

Maisua handiak izan behar du, saio berberean literatura azalpenak, ipuin kontalaritza, bertsotan, kantuan eta kritika linguistiko eta literarioan saio berberean eta jarraian aritzeko gaitasuna duenak.

Gure eskerrik  zintzoena Xabier Amurizari eta baita ere Euskal Idazleen Elkarteari.

Dunba Begitu Aldizkariko umeen atala

Gaur Begitu aldizkariko kazetaria den Bea Azpirik kazetaritzako testuen gaineko azalpen saioa eskaini digu.

ZELAN IDATZI DUNBAN:

Hona hemen bere aurkezpenean eman dizkigun oharrak eta apunteak.

Dunba

Oso lagungarri eta argigarria izan da guretzat kazetari profesionalaren iritzia eta ezagutza partekatzeko izan dugun aukera.

Gotzon Barandiaran idazlea urtarrilaren 17an Berritzegunean

Datorren astean, urtarrilaren 17an, eskualdeko HOBEKUNTZA taldea Berritzegunean bilduko da.  Bilera horretako bigarren zatira Gotzon Barandiaran idazle Larrabetzutarra gonbidatu dugu.

http://www.idazleak.orgGotzonen aurkezpena goizeko 10:30etan hasi eta 11:30etan bukatuko da eta bertara eskualde osoko irakasle edota teknikariok gonbidatuta zaudete.

Gotzonen lanen inguruko informazio gehiago izan nahiez gero,  ireki honako orri hau.

Gotzon Barandiaranek Susa argitaletxeak eta bertako idazleek osatu duten ARMIARMA  literatura sarea aurkeztu digu eta bertako hamabi orrietan metatu den materiala azaldu digu.

ESKOLA HIZTUN BILA 2011

Eskola Hiztun Bila eta Ulibarri programak dagoeneko  hamabost urte bete dituzte eta aurten XV. Jardunaldia antolatu da azaroaren 14an eta 15ean Gasteizko Europa Jauregian.

Hona hemen bi egunetarako EGITARAUA.

Kale-izendegi literarioak

Literatura eta ingurumari hurbileko geolokalizaziorako bitartekoak aprobetxatuz, hizkuntzaren ahozko eta idatzizko erabilera bultzatzeko proiektua aurkeztu digu gaur Berritzeguneko aholkularia den Irenek.

Normalkuntza teknikariontzat proiektu honek edo antzekoek aukera ezberdinak irekitzen dizkigute. Batetik, dagoeneko ikertuta  ditugun  herrietako idazle eta ondare guneak lantzeko balio dezake; bestetik ikasleek ikerketan murgiltzeko eta hizkuntzaren erabilera  bultzatzeko erabilgarria izan daiteke.

Umeen zentzune etxean entzune

Arratiako eskoletako familia guztietara zabaldu da diska eta eskualdeko beste ikastetxe guztietara ere heldu da diskoaren ale bat.

Arratiako aitek eta amek  izan dira kantak bildu, ikasi, landu eta grabatzeko ardurak hartu dituztenak, lan eder horren protagonistak. Ikastetxeetako normalkuntza teknikariek bidelagunak eta Arratia Institutuko Geure Berbategiaren arduradunak ezinbestekoak proiektu honetan.

Kide ugariren ilusioa, lana, borondatea eta elkarlanaren ondorioa, hainbat hedabidetan adierazi den modur

Mendebalde Kultura Alkarteak, bere web gunean bildumari buruzko artikulua eta abestien letrak bildu ditu.