Archivo de la categoría: Gurasoentzako

Umeen zentzune etxean entzune

Arratiako eskoletako familia guztietara zabaldu da diska eta eskualdeko beste ikastetxe guztietara ere heldu da diskoaren ale bat.

Arratiako aitek eta amek  izan dira kantak bildu, ikasi, landu eta grabatzeko ardurak hartu dituztenak, lan eder horren protagonistak. Ikastetxeetako normalkuntza teknikariek bidelagunak eta Arratia Institutuko Geure Berbategiaren arduradunak ezinbestekoak proiektu honetan.

Kide ugariren ilusioa, lana, borondatea eta elkarlanaren ondorioa, hainbat hedabidetan adierazi den modur

Mendebalde Kultura Alkarteak, bere web gunean bildumari buruzko artikulua eta abestien letrak bildu ditu.

Arratia Inguruko Hiztegia

Zemendiaren 25ean, Igorreko Lasarte Aretoan aurkeztu zen Arratia Inguruko Hiztegia.

Ekitaldian, egileak diren Anjel Larrea eta Juantxu Rekaldek, Geure Berbategie deritzon proiektuaren hamaika urteko ibilbidea azaldu ziguten, eta bidegile izan gaituzten guztioi eskerrak emanez, hiztegia oparitu.

Bertan izan ginen Bizkaiko Foru Aldundiko euskara sustatzeko zuzendaria Miren Dobaran, Arratiako Mankomunitateko lehendakaria  Aitor Sorriketa eta udal bakoitzeko alkateak edo ordezkariak.

Arratiakoko hainbat kultur eragile: Zertu, Mendebalde, Mendizaleak, Kirolariak, Musikariak,Hizkuntzalariak… Arratiako ikastetxe guztietako eta B06ko Berritzeguneko ordezkariak.

Prozesuan laguntzaile edo informatzaile izan diren kide ugari.

Eta ekitaldiari dinamismoa eta grazia emateko AK37  hirugarren taldea, Bibiñe Pujana ipuin kontalaria eta Kariño dizmoztarrari egindako hainbat grabazio.

Hiztegia Igorreko Orria Liburudendan aurki daiteke eta Durangoko Azokan Elkar argitaletxeren tokian izango da 27 € salgai.

Gurasoen esparruan interbenitzeko estrategiak

Urteak daramatzagu ikastetxeko normalkuntza planean gurasoak partaide bihurtu nahian.  Urteak joan urteak etorri, gure ikastetxeetako gurasoak aldatzen doaz eta gure interbentzioak behin eta berriz erabili behar izaten ditugu.

Gaurkoan, eskualdeko ikastetxe batek gurasoengana heltzeko estrategiak bildu nahian dabil eta honako hauek aurkitu ditugu:

1. Alma Ada Flor eta Colin Baker  idazleen “Guía para padres y madres de niños bilingues ” Multilingual Maters, liburutik ateratako bi txosten: Flor & Baker erdaraz dagoena eta  Ume elebidunen gurasoentzako gidaliburua euskaraz.

2. Ana Hernández, udal teknikariak, gure eskualdean egindako aurkezpena Transmisioari buruz: Transmisioa

3. Aperribaiko eskolan gurasoei egindako azalpen saioa:

4. Eskola Hiztun bila jardunaldietan Eibarko Berritzeguneko Josune Alberdik egindako aurkezpena: Gurasoen sentsibilizazioa

5. Gurasoei banatzeko edo azaltzeko euskal produktuen katalogoa.

6. Orain dela urte batzuk EAEko hainbat teknikarik egindako gurasoen eremuaren inguruko ekintza bilduma eta azalpenak: Gurasoen eremua eta Gurasoak, motibatu eta motibatzaile

7. Oarsoaldeko hainbat udalek gurasoentzako argitaratutako  Bikote, eman beta euskarari  bideoa. Non bost adituk gurasoei aholkuak eta orientabideak emeten dizkieten (bi hizkuntzatan). Bideo honen ale bat Berritzegunean dago.

8.   Gipuzkoako URTXINTXA Aisialdi Eskolarekin, 2010eko urtarrila-otsaila  bitartean egindako IRALE ikastaroko materialak:  Familia transmisioa. Hizkuntzaren erabilera handitzeko moltibazio-estrategiak eta tresnak. Honen ale bat Berritzegunean dago.

9.  Gurasoak Heziz eta  Gurasoak Lagunduz HABEK osatutako materialak (bideoak eta karpetak). Material hauen ale bat Berritzegunean dago.

Material hauek edo beste batzuk erabilita norbaitek beste zerbait sortuko balu. Gehitu berri honi.