Archivo de la categoría: INFORMAZIOA

ETXEBARRI eta ELEXALDE Institutuetako esperientziak

Gaurko mintegi saioan eskualdeko bi ikastetxeetan aurten garatutako esperientzien azalpenak entzun ditugu.

  • Lehen zatian Etxebarri Institutuak, herriko udaletxea eta ANTZERKHIZKUNTZAren  elkarlanaren bidez garatutako esperientzia azaldu digute.

Arratiako aireak Pakistanera heldu dira

Irudi eder batek hamaika hitzek baino indar gehiago du.

Zorionak Alex zure lorpenegatik eta eskerrik asko ematen diguzun guztiagatik.

ESKOLA HIZTUN BILA 2011

Eskola Hiztun Bila eta Ulibarri programak dagoeneko  hamabost urte bete dituzte eta aurten XV. Jardunaldia antolatu da azaroaren 14an eta 15ean Gasteizko Europa Jauregian.

Hona hemen bi egunetarako EGITARAUA.

Kale-izendegi literarioak

Literatura eta ingurumari hurbileko geolokalizaziorako bitartekoak aprobetxatuz, hizkuntzaren ahozko eta idatzizko erabilera bultzatzeko proiektua aurkeztu digu gaur Berritzeguneko aholkularia den Irenek.

Normalkuntza teknikariontzat proiektu honek edo antzekoek aukera ezberdinak irekitzen dizkigute. Batetik, dagoeneko ikertuta  ditugun  herrietako idazle eta ondare guneak lantzeko balio dezake; bestetik ikasleek ikerketan murgiltzeko eta hizkuntzaren erabilera  bultzatzeko erabilgarria izan daiteke.

IRALE IKASTAROA: urriaren 4an hasita

Aurten Normalkuntza teknikarion artean egingo dugun IRALE ikastaroa honako  hau da: H210 GOI MAILAKO HIZKUNTZ GAITASUN PRAKTIKOA (idazmena).

Guztira 12 orduko ikastaroa izango dena  LABAYRU Ikastegiak emango digu eta jarraiko duten programa aurki zenezake hemen: LABAYRUk IRALE ikastaroko programa

Datorren asteartean, urriaren 4an goizeko 9:00etan  emango diogu hasiera ikastaroari eta ikaskideei bakoitzak bere ordenagailua ekartzea aholkatzen zaie.

 

17. KORRIKA. Denok karraka, galapan, arineketan.

17. korrika Trebiñun hasiko da apirilaren 7an  eta korrika, karraka, galapan, galafan eta arineketan urrats eta kilometro asko egin ondoren Euskal Herri osoan zehar, Donostiara helduko da apirilaren 17an.

Ibilbide, ekintza, unitate didaktikoa eta beste hainbat informazio aurki daitezke, Korrikaren webgunean.

Normalkuntza mintegiko azken bileran, 17. Korrika  dela eta ikastetxeetan zehar  gaia girotzeko eta atxikimendua lortzeko egiten ari diren ekintzen 20110329 korrika ekintzak osatu genuen.

IRALEKO H IKASTAROAK, IKASTETXEAN BERTAN EGITEN DIRENAK

IRALEko hiru deialdietatik, H ikastaroak egiteko 1. deialdian hartu behar dugu   parte, eta ikastetxe bertako 10 kidek ikastaro berbera eskatu behar dute.

  •  Lehenengo deialdia otsaila inguruan izaten da.  H ikastarorako eskabide orria deialdi honetan beteko dugu eta eskaera egin ondoren 10eko taldea osatu beharko dugu.
  •  Udan bakoitzak bere matrikula orria bere etxean jasoko du.
  •  Ikasturte hasieran normalkuntza teknikariok gure taldeko kide guztien matrikula orriak jasoko ditu. Matrikula orriak guk aukeratuko dugun Euskaltegiari ordaintzeko baleak dira; beraz, behin matrikula orriak jasota Euskaltegiari ordainduko diogu.

  Laburbilduz, matrikula orriak batu eta gero euskaltegiekin harremanetan has gaitezke geure ikastetxera, geuri interesatzen zaigun ordutegian eta egutegian klaseak hartzeko.

  Demagun irailean 4 pertsona berrik parte hartu nahi dutela ikastaroan edo aurreko deialdiko bat beste ikastetxera doala eta partaide berriak behar ditugula talde osatzeko. 

 Zelan jokatuko dugu egoera honetan?

 Bada, lehendabizi irakasle berri guztiak gonbidatuko ditugu, hona hemen horixe egiten duen adibidea.

 Irakasle berri bakoitzentzat, eskabide orriak behar ditugu matrikula berriak egiteko. Eskabide orri horiek http://www. hezkuntza.ejgv.euskadi.net-en barruan  EUSKARA arloan sartu eta IRALEri dagokion orria zabaldu edo zuzenean IRALEko linka sakatuz lortuko ditugu.

Eskabide orria word edo pdf formatuan inprimatzeko aukera dugu. Zuzenean word formatuan idazten badugu Delegaritzara e-mailez agindu ahal dugu.

 Beraz, iraileko  4 pertsona berri horiek badute ikastaroa egiteko aukera taldea otsailean osatuta zegoelako. 4 berri horiek eskabide-orria bete, Delegaritzara eraman, bertan entregatu eta matrikula berri horiek jasoko ditugu.

Matrikula berri hauek besteekin batera bildu eta ikastaroari hasiera emango diogu.

2010-2011 ikasturteko Normalkuntza Mintegien hasiera

Aste honetako asteartean, irailaren 7an, eman diogu hasiera aurtengo eskualdeko Normalkuntza mintegiari. Egun honetan hartutako erabakiak honako hauek dira:

  • Blogean zintzilikatuko ditugu aurrerantzean mintegietan erabilitako dokumentuak eta hartutako erabakiak. Horietariko batzuk irekiak izango dira, beste batzuk ezkutuan mantenduko ditugu.
  • Urte osoko egutegia  adostu dugu.Normalkuntza egutegia
  • Aurtengo mintegiko edukiak erabaki ditugu.

Kurtso hasiera guztietan bezala, Normalkuntzako Urteko Plana irailaren 30a baino lehen Berritzeguneko sarrerarekin egotea komeni da, eta honekin batera teknikari eta batzordearen ordu banaketaren dokumentua (HNATen orduen banaketa 2010_11) eta diru languntzena (Dirulaguntzak pribatuak).

Urtero bezala, ondo datorkigu Ulibarri Programa arautzen duen dekretuari errepasua egitea (Dekretua).

MIkel Laboa. Beste homenaldi bat

Xabier Amuriza blogosferan

Xabier Amurizak bere azken nobela  Orain ezin naiz hil  interneten zintzilikatu du. 

Hau bai hau aukera maisu handiak ematen diguna.