Archivo de la categoría: Normalkuntza proiektua

Normalkuntzarako mapa

Galdakaoko Andra mari Institutuko teknikariak, ikastetxeko batzordekideei, klaustrokideei eta teknikari berriei azaltzeko irudikatu duen normalkuntzako errepide mapa konpartitzen du beste guztiokin.

ERREPIDE MAPA

Zeanuri LHko Normalkuntza proiektuaren hasiera

Gaur, Zeanuri LHko arduradun teknikoa den Jabi Lamadrid-ek, bere ikastetxean Normalkuntza proiektua eta ikastetxeko beste proiektu eta ekimenen arteko uztardurak zelan bilatu azaldu digu, jarraian agertzen den dokumentuaren laguntzaz.

Entzuleek ikastetxe honetan normalkuntza proiektuaren gauzatze prozesuan,  sozializazioa zelan burutu den, horri esker ilusioa zelan berpiztu den klaustroko kideen artean eta ikastetxeko ekimen guztien arteko loturak zelan aurkitu diren azpimarratu dute.

Xabier Amuriza Arratia Institutuan

Gaur, 2012ko otsailaren 28an, Xabier Amuriza maisuak hitzaldia eman digu Igorreko Arratia Institutuan.

Euskal Idazleen Elkarteari esker etorri zaigu idazle eta  bertsolari handia Errose Bustintza Mañarikuaren ipuinen aurkezpena egitera.

Gozatu dugu  klasikoaren azalpenarekin, baina ez dugu gutxiago disfrutatu Amurizak berak asmatutako ipuinekin. Izan ere, kontalari itzela da idazlea eta gainera geure aldaerara egokitu du bere diskurtsoa.

Maisua handiak izan behar du, saio berberean literatura azalpenak, ipuin kontalaritza, bertsotan, kantuan eta kritika linguistiko eta literarioan saio berberean eta jarraian aritzeko gaitasuna duenak.

Gure eskerrik  zintzoena Xabier Amurizari eta baita ere Euskal Idazleen Elkarteari.

Dunba Begitu Aldizkariko umeen atala

Gaur Begitu aldizkariko kazetaria den Bea Azpirik kazetaritzako testuen gaineko azalpen saioa eskaini digu.

ZELAN IDATZI DUNBAN:

Hona hemen bere aurkezpenean eman dizkigun oharrak eta apunteak.

Dunba

Oso lagungarri eta argigarria izan da guretzat kazetari profesionalaren iritzia eta ezagutza partekatzeko izan dugun aukera.

Gotzon Barandiaran idazlea urtarrilaren 17an Berritzegunean

Datorren astean, urtarrilaren 17an, eskualdeko HOBEKUNTZA taldea Berritzegunean bilduko da.  Bilera horretako bigarren zatira Gotzon Barandiaran idazle Larrabetzutarra gonbidatu dugu.

http://www.idazleak.orgGotzonen aurkezpena goizeko 10:30etan hasi eta 11:30etan bukatuko da eta bertara eskualde osoko irakasle edota teknikariok gonbidatuta zaudete.

Gotzonen lanen inguruko informazio gehiago izan nahiez gero,  ireki honako orri hau.

Gotzon Barandiaranek Susa argitaletxeak eta bertako idazleek osatu duten ARMIARMA  literatura sarea aurkeztu digu eta bertako hamabi orrietan metatu den materiala azaldu digu.

Euskara 21

Euskara 21 Itun Berritu baterantz  liburua Euskararen Aholku Batzordeak 2007 eta 2009 urteetan zehar egindako hausnarketa  prozesuaren ondorioa da.

Bertan XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak ezartzen dira. Euskararen normalkuntza eta erabilera sustatzen gabiltzanon guztiontzat  ezinbesteko dokumentua da.

Hona hemen dokumentuaren laburpena eta azalpenerako aurkezpena:

Ba dozak 13 urte!

Normalkuntza proiektuek 13 urte daramatzate abian, prozesu horretan gure eskualdeko ikastetxeetan hainbat ekimen, ekintza, elkarlan eta hausnarketa burutu ditugu.

Javi Artarazen irudia

Aurtengo ikasturtean normalkuntza plana berritu behar izan dugu, horretarako ikastetxe bakoitzak bere diagnosia eta hurrengo lau urteetako plana idatzi behar izan ditu.
Prozesu hori bukatu denean, ikastetxeetako zuzendariei eta kideei euren laguntza eskertuz, memoria aurkeztea komeni da. Horretarako honako aurkezpen hau prestatu dugu.

Ikastetxeetako zuzendariei Berritzeguneko mintegi bilera batean aurkeztuko zaie, beste irakasleei teknikari bakoitzak baloratuko du zein den unerik egokiena.