Gaur, Zeanuri LHko arduradun teknikoa den Jabi Lamadrid-ek, bere ikastetxean Normalkuntza proiektua eta ikastetxeko beste proiektu eta ekimenen arteko uztardurak zelan bilatu azaldu digu, jarraian agertzen den dokumentuaren laguntzaz.
Entzuleek ikastetxe honetan normalkuntza proiektuaren gauzatze prozesuan, sozializazioa zelan burutu den, horri esker ilusioa zelan berpiztu den klaustroko kideen artean eta ikastetxeko ekimen guztien arteko loturak zelan aurkitu diren azpimarratu dute.

