Gela-argazkia Arratia eta Gorbeialdean

Orain arte eskualdeko 5. eta 6. LHko mailetan eta DBHko 2. mailetan, urte birik behin neurtu ditugu gure ikasleen gela-argazkian emandako erantzunak. Erantzun horietatik ateratako ondorioak honako hauek dira:

Azter ditzagun jardun-guneak banan-banan:

  • Eskola da LH2ko zein DBH2ko ikasleen gune euskaldunena, emaitza guztiak 4 eta 5 puntu bitartean ditugu. Baina bertan ematen diren rol-harremanen arabera, ikusten dugu baita solaskidea irakaslea denean, gelaz barne zein gelaz kanpo, solaskidea kide bat denean baino euskara gehiagotan erabiltzen dutela ikasleek. Hemen ere ikusten da 7 edo 8 urteko umeek 14 urteko nerabeek baino gehiago darabiltela euskara.
  • Familian egiten denak gako ugari ematen ditu. Lehen hezkuntzako umeen kasuan, eurak gurasoekin zein neba arrebekin ari direnean euskara da nagusi, baina gurasoak, umeei erreparatu gabe euren artean dabiltzanean, orduan erdara da nagusi (2.00). Bigarren hezkuntzako nerabeen kasuan, gurasoekin berbaz ere ia jardun erdiak erdaraz egiten dituzte, eta gurasoen arteko jardunetan erdara da nagusiena (2.26).
  • Auzoan, ezagunen artean euskara nagusi izan arren, gure haraneko herri gehienetan eraiki diren urbanizazioetan gero eta ezezagun gehiago daudela deritzogu, eta ezezagunei hurbiltzean erdara da nagusi bai umeen kasuan zein nerabeen kasuan. Ezaguna ez denari, erdaraz hurbiltzen gatzaizkio, horrela izan da orain arte ere.
  • Komunikazioaren esparrura goazenean, puntuazioak jaisten doaz, telefono bidezko jardunetan, umeak zein nerabeak, euskaraz aritzen dira baina jada euskararen nagusitasuna ez da hain agerikoa, internetez dabiltzanetan argi eta garbi erdara da nagusi eta berdin gertatzen da irratia edo telebista entzun edo ikusten dabiltzanean.
  • Aisialdia eta kirolaren gunean, umeen kasuan euskara da nagusi, baina adinean gora egin ahala ikusten da nagusitasun hori leuntzen doala.
  • Arratiako elizkizunetan, umeentzako zein nerabeentzako direnetan, euskara da nagusi baina ez erabat.

Zeharka gure normalkuntza proiektuen barne ikasleen eremuan hainbat atal landu izan ditugu orain arte, eta batez ere curriculumaren euskal dimentsioan egin dugu lanik gehien. Lehenik eta behin Mariren erreinua CDa egin genuen, herri guztietako informazioarekin eta ondoren Mariren urratsen atzetik azkena ariketa liburu modura argitaratu genuen.

Orain, 2010-2011 ikasturteari begira hurrengo atazak proposatzen dira eskualdeko ikastetxeak, Begitu Aldizkaria, Gorbeialdea Alkartea eta B06 Berritzegunearen elkarlanaren bidez:

Aurkezpenaren egunean bildutako kideen artean esan-eginak hurrengo aktan biltzen dira.

Ikastetxeak banan-banan galdetuta honako erantzun hauek jaso ditugu: Gorbeialdeako mintegikideen erantzunak

GAIARI LOTUTAKO AZPIATALAK:

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s