Ekainaren 7ko bileran eta bertaratu ez zirenen artean telefonoz, Begitu aldizkariko DUNBA atalean parte hartzeko honako egutegi hau osatu dugu: dunba-egutegia 2011-2012

- Jaione Isazelaiaren argazkia
Aukera hau aprobetxatu behar dugu, Arratian dunba, arrana eta txilina hiru arran mota direla. Dunba -soinu sakonena ateratzen duena eta izatez handiena dena-, arrana -ohikoena- eta txilina – soinu aguduena ateratzen duena eta izatez txikiena dena.
Aurreko urteetan Arrana eta txilinaren arteko loturak landu ditugu, orain lotura sakonagoak eta Begitu aldizkariaren laguntzaz handiagoak bilatu nahi ditugu, horregatik oraingo honi DUNBA proiektua deitzen diogu.
Dunba proiektuak ikasturte bateko ibilbidea burutu ondoren partaideen artean balorazioa egin dugu, hona hemen emaitzak (2011ko maiatzaren 10ean).
Balorazioak eta iritziak entzunda, hurrengo ikasturtean proiektu honi jarraipena eman nahi diogu eta ahal dela aurten lortu ez ditugun aurrerapenak zehatzago definitzen ahaleginduko gara. Batez ere gurasoen parte hartzea bilatuko da.
