Abeduaren 14ko Gorbeialde taldeko bileran, gela argazkiaren emaitzak bildu eta lehen irakurketa egin genuen. Ondoren ikastetxe bakoitzeko batzordeetan bigarren irakurketa sakonagoa egindo diegu emaitzei eta berriz aztertu eskualde osoari begira.
Gure proiektu honekin lotura zuzena izan dezakeelakoan, Dijitalidadeate taldeko Alberto eta Gotzonek Larrabetzuko Eskola Agenda aukeztu ziguten, eta bertako esperientzia kontatu. Bertan jasotako Zer da Eskola Agenda klaustroetan aztertuko dugu eta urtarrilaren 28ko bileran klaustroen erantzunak aztertu ondoren eskualde osoaren erabakia (kronograma) hartuko dugu.
2011-2012 IKASTURTEA
2011-2012 ikasturtean zabaldu dugu eskualdeko ikastetxe guztietan bakoitzarena eta denona den eskola-agenda. Hurrengo hilabeteetan eskola-agendaren aukerak eta gabeziak (akatsak) detektatzen joango gara, eta urtarriletik aurrera metatutako informazio guztia aztertuko dugu taldean eta etorkizunerako proposamenak erabaki eta egingo ditugu.

