Archivo de la etiqueta: Euskara eta eskola

DIAGNOSI-EBALUAZIOAren EMAITZAK IKASTETXEKO BESTE HAINBAT DATUREN ARGITAN

Ikastetxea errealitate oso bat da eta hezkuntza komunitate osoko kidez osatua. Gure lan taldeak ikastetxeko Normalkuntza programa garatzen du, eta horretarako aurten hausnarketa prozesua burutzen dihardu. Dokumentu honetan, lan taldeak normalkuntzako ibilbidetik, teorietatik eta bildutako datuetatik diagnosi-ebaluazioari eta ikastetxeko hobekuntza planari aportazioak egin nahi dizkiogu. Horretarako lehendabizi hizkuntza plangintzaren ikuspegi teorikoaren zertzelada batzuk aipatuko ditugu. Ondoren diagnosi-ebaluzioaren emaitzak irakurtzen ahaleginduko gara, ondoren hizkuntza gaitasuna deritzon emaitzak sakonki aztertzeko Branka eta gela-argazki deritzon diagnosi frogen emaitzen landuko ditugu eta ondoren hobekuntza planari begira jarriko gara.

DIAGNOSI-NORMALKUNTZA lotura2 osatzen ibili garen bitartean zalantza ugari izan ditugu, gure ezjakintasuna izan da oztoporik handiena. Zalantza batzuk argitu ditugu, beste batzuk ez, eta orain arte inork ez digu dokumentua zuzendu. Beraz, parka bitza irakurleak bertan aurkitutako zalantza, akats eta gaizki esandako guztiak. Gurea ikastetxeetako irakasleen hausnarketa eta sentsibilizazioa errazteko ahalegina da. Beste guztion iritziak dokumentua osatu eta hobetuko duelakoan gaude.

ISEI-IVEIren orrialdean 2009 eta 2010 ikasturteko ebaluazio diagnostikotik jasotako datuekin,  EAEko datu guztien ikuspegia argitaratzen da 2010 Laburpen  exekutiboa deritzon dokumentuan.

Gela-argazkia eta diagnosi-ebaluazioa ?

EAE eta baita ere gure eskualdeko ikastetxe gehienetan une honetan diagnosi-ebaluazioko txostenak jaso berri dituzte. Ikastetxe horietariko askok, iaz, gela-argazkirako bildu zituen LH2., LH5. eta LH 6. edota DBH 2. ko geletako datuak.

Datuak bildu ondoren irakurri genituen, bakoitzak bereak eta bere ikastetxeari dagokion testuinguruaren argitan. Une honetan, berriz ere orduko datu haiek eskura genitzake. Diagnosi-ebaluazioko emaitzen interpretazioan lagungarri izan daitezke ikastetxe horretako gela-argazkiaren datuak, batez ere euskara/gaztelania-ko gaitasun komunikatiboa aztertzeko.

Gure interpretazioak zenbat eta zabalagoak eta sakonagoak izan, hobetu ulertuko ditugu ikastetxeko datuak, eta ondorioz ikastetxeko hobekuntza plana diseinatzean, informazio gehiago izango genuke eskuran.

Ekingo diogu ahalengi honi?

ESKOLAREN ERAGINAREN MUGAK AMA HIZKUNTZAREN TRANSMISIOAN

Joshua Fishmanen (1991) Reversing Language Shift. Theorical and Empirical Foundations of Assistance to Threatened languages.  Multilingual Matters, Ltd. Clevedon  liburuaren 13. kapitulua irakurri eta laburtu da.

Hemen topa dezakezue artikulu honen laburpena: Eskolaren eraginaren mugak ama hizkuntzaren transmisioan